The Guilty Brigade + Rat – ZINGER
Urriaren lehen egunean The Guilty Brigade (argazkian) eta Rat-Zinger taldeak zuzenean ariko dira Atarrabiako Totem aretoan.
The Guilty Brigade
Iruñean 2012. urtean sortutako punk rock taldea da The Guilty Brigade. Gartxot, Ivan, Xabi eta Nestor kideek osatzen dute eta dagoeneko hainbat lan plazaratu dituzte. Sortu eta urtebetera atera zen beraien lehen lana: ‘Desbideratuen Deskontrola’. Gerora karrikaratu dituzte ‘Hacia el infierno’ (2014), ‘Polvora y whiski’ (2015) eta ‘No apto para cuerdos’ (2017) diskoak. Taldearen azken estudioko diskoa 2019an ikusi zuen argia ‘Tu mundo arder’ izenpean.
Kokapena
TOTEM ARETOA
Pol. Ind. Landazábal Calle 1, 10, 31610 Atarrabia
https://www.salatotem.com/