THE DALTONICS +THE NORTHAGIRRES
Bilboko Kafe Antzokiak musika egitarau ederra prestatu du Aste Nagusirako. Abuztuaren 27 gauean The Daltonics eta The Northagirres (argazkian) ariko dira zuzenean.
Urretxun 2012an sortutako taldea da The Northagirres. Julen Makazaga baterian, Aitor Godoy gitarran, Iñigo Agirrebalzategi gitarra eta ahotsarekin, Borja Aranburu baxuan eta ahotsetan eta Ana Agirrebalzategi pianoan. Rock & Rolla da, tankera berezikoa. Haseran ingelesez eta egun gazteleraz abestua eta oso entzungarria. Country eta blues doinuei ere arreta jartzen diote eta aurretik taldekideek ezagutako taldeetatik ere izango du zerbait ziurrenik. The Hot Dogs!, Mutürbeltz, Sorkun, Dirty Jackets, Supertrooper, Painful bezalako taldeetan arituak baitira urretxuarrak. Urteotan guztiotan lau lan plazaratu dituzte, horietako azkena ‘Cavare’ izeneko diskoa.
Done Bikendi Kalea,
Bilbo