The Allnighters + Nico Wayne Toussaint Feat Iker Piris & The Electras

06
Aza
19:00
ZIZURKIL (GIPUZKOA)
Joxe Arregi Plaza
Doako emanaldia

Azaroaren 6an Zizurkil Blues ekimenaren edizio berri bat ospatuko da Zizurkil herrian, gipuzkoan. Arratseko 19.00etatik aurrera The Allnighters (argazkian) eta Nico Wayne Toussaint Feat Iker Piris & The Electras egitasmoak igoko dira agertoki gainera. Ez da ohiko Zizurkil Blues jaialdi bat izango, oraindik ere, Covid 19ak eragindako kultur mugapenek ez baitute uzten tabernetan emanaldiak ganoraz egitea. Hala ere, ez dira faltako giro beroak Zizurkilen, eta aurtengoan Joxe Arregi Plazan ospatuko da jaialdia.