Telmo Trenor + Peio Erramouspe

29
Urt
22:00
BERGARA (GIPUZKOA)
Kartzela Zaharra
Sarrera 5 Euro

Urtarrilaren 29ann Haus of Beats-en eskutik bi zuzeneko eskainiko dira bergarako Kartzela Zaharrean. Gaueko 22:00etatik aurrera Telmo Trenor eta Peio Erramouspe ariko dira zuzenean.

Telmo Trenorrek bere azken lana aurkeztuko du zuzenean, Z8rtziko izenekoa. Samplegintza da lanaren funtsa nahiz eta sintetizadore ezberdinak ere erabili diren lana osatzeko. Berezitasun nagusia, ekoizpen prozesuan 8 pista besterik erabili direla da, horregatik ‘Z8RTZIKO’ izenburua, euskal erritmo tradizionalaren antzera. Emaitza lan hetereo xamarra da , nortasun sailkaezina duena eta soinu desberdinetan zehar bidaiatzen duena, non Euskal zapore nabarmena duten sampleak, prekusio brasildarrak, baxu funkyak edota arpegio elektronikoak nahasten diren besteak beste.

Peio Erramouspe berriz, Moï-Moï kolektiboaren inguruan eta hainbat proiektutan aritutako artista dugu (Polygorn, Daudane, Acid for Twins…) eta bere zuzenekoa eskaintzera etorriko da Kartzela Zaharrera.

Kokapena