Tatxers + Lukiek + Zikin

06
Abu
22:00
ATAUN (GIPUZKOA)
Oargi
Sarrera 8 euro

Abuztun 6en Tatxers, Lukiek (argazkian) eta Zikin  zuzenean ariko dira Oargin, Ataunen. Sarrerak uztailaren  21ean jarriko dira salgai 17:30-19:30 bitartean  8 euskotan. Buruko 5 sarrera erosi ahalko dira gehienez.

Lukiek

Lukiek taldean Josu Ximun gitarra eta ahotsean, Antton Goikoetxea baxuan eta Christian Rodriguez baterian aritzen dira. Euskaraz kantatzen dute, eta rock alternatiboa eta zikina lantzen dute. Garai batean oihartzun handia izan zuen grunge musika estiloarekin parekatu daiteke, eta beraien azken lanak horretarako zantzu asko ematen ditu. 2019ko irailean plazaratu zuten ‘#1‘ izeneko lehen lana, Deustuko El Tigre estudioetan Xabier Egiaren esanetara grabatua. Ostean, Ultramarinos Costa Bravako Victor Garciak masterizatu zuen. 2021 urteko amaieran, berriz, ‘#2’ diskoak ikusten du argia. Une honetan diskoa berria taularatzen ari da hiruko bizkaitarra.

Tatxers

Iruñerrian sorturiko musika egitasmo gaztea da Tatxers. 2019an eman zituzten lehen pausoak, eta urte horretan argitaratu zuten ‘Garaipen Kutrea’, taldearen lehen maketa. 2020 urtean Kaosa Euskal Herrian disko bilduman hartu zuten parte ‘Itxoiten dugun bitartean’ kantarekin, eta 2021 honetan iritsi da ‘Hiruzpalau amets larri’ izeneko binilo lana. Musikalki punk giroetan dator banda, ahots melodia eta gitarra beroekin. Martin Ziriza (Gitarra eta ahotsa), Jon Salinas (Baxua eta ahotsa) eta Iñigo Soria (Bateria) dira Tatxers.

Kokapena
Oargi
Oargi
San Martin Plaza
Ataun
https://www.instagram.com/torto_gazte_asanblada/