Syberia + Pelax

24
Eka
22:00
OÑATI (GIPUZKOA)
Antixena Gaztetxea
SARRERA: Soldatatunak 5 euro / Soldatagabeak 3 euro

Bartzelonako Syberia post rock/metal taldea eta Pelax donostiarrak izango dira ekaineko azken ostiralean Antixenako Gaztetxean.

SYBERIA
2009an Bartzelonan sorturiko post-rock taldea da. Melodia eta atmosferez beterik daude beraien abestiak eta argitaratu duten disko bakoitzeko soinu desberdinak txertatzen joan dira egiten duten musikari. Horren adibide da maiatzean kaleratu duten “Statement On Death” laugarren lana, oinarri duten post-rocka alboratu gabe, soinu ilun eta gogorxeagoak antzeman baitaitezke bertan. Oscar Linares (gitarra), JordiOnly (gitarra eta sintetizadoreak), Quim Torres (baxua) eta Manel Woodcvtter (bateria) dira taldekideak egun, eta Mogwai, Toundra, Isis, Russian Circles, If These Trees Could Talk, Godspeed You! Black Emperor, Caspian, Pelican… bezalako taldeen jarraitzaileentzat interesgarria izan daiteke beraien proposamena. 2019an argitaratu zuten “Seeds Of Change” gomendagarria entzun besterik ez dago horretaz jabetzeko…

Pelax

Pelax egitasmoa Unai Pelayo musikariak jarri zuen martxan 2013 urte inguruan. Denborarekin, bakarkako egitasmo zena talde bilakatu da, eta oraindik ere bakarkako emanaldiak eskaintzen dituen arren, talde izaera du egitasmoak. Musika bidean sei disko argitaratu ditu Pelax-ek, azkenak 2019 urtean ‘A B’ eta ‘D E’ izenpean, non taldeak garapen handiko rock kantuen alde egiten zuen disko bakoitzean ia 20 minutuko bi kantu bilduz Atala estudioetan Iñigo Irazori soinu teknikariarekin garabturiko sesioetan. Egun, Iker Vazquez (Bateria), Iñigo Ozaeta (Baxua), Andoni Olaetxea (Gitarra) eta Unai Pelayo (Gitarra, ahotsa eta hitzak) dira Pelax.

Kokapena
Antixena Gaztetxea
Oñatiko Gaztetxea
Patrue-Kalea, 7
20560 Oñati
https://www.facebook.com/antixena.onatikogaztetxia/