SUPERSUCKERS + THE LIZARDS + JOHN DEALER & THE COCONUTS

08
Api
21:30
GASTEIZ (ARABA)
HELLDORADO ARETOA
Sarrera: Aurrez 20 euro. Takillan 22 euro

Supersuckers taldea Euskal Herrian ariko da zuzenean datozen egunetan. Apirilaren 8an Gasteizko HellDorado aretoan ariko da zuzenean, eta emanaldian The Lizards eta Jonhn Dealer & The Coconuts taldeak izango dituzte agertokian lagun.

John Dealer & The Coconuts

Legazpiako rock taldea da John Dealer & The Coconuts. Iñaki Ormazabal (Bateria), Andoni Dominguez (Baxua), Noel Calvo (Gitarra eta ahotsa) eta Iñigo Caballero (Gitarra) dira laukotea osatzen dutenak. 2016an argitaratu zuten lehen disko homonimoa eta orduztik hiru lan argitaratu dituzte, azkena 2021ean, ‘Red Light Stories’ izeneko autoekoitzitako diskoa. Diskoz disko rockak eskaintzeko duena zukutzen aritu dira, beraien soinuari ñabardura gehiago txertatuz eta zuzenean ahal beste defendatuz.

Kokapena
HellDorado aretoa
Hell Dorado
Venta de la Estrella Kalea,
Gasteiz
https://www.helldorado.net/
HellDorado aretoa(a)n kontzertu gehiago