SUEDER
Ekainaren 6 arratsean Sueder taldeak zuzenekoa eskainiko du Bilbon, La Floresta parkean. Emanaldia doakoa izango da eta 19.00etan hasiko da.
Sueder taldea 2012 urtean sortu zen Gernikan. Taldearen musika bidean hiru disko kaleratu dituzte, eta dozenaka emanaldi eskaini Euskal Herrian zehar. 2025 udazkenean beraien hirugarren lanak ikusten du argia, ‘Udako Aferak’ izenpean eta musikalki pop alaiaren bideetatik jarraitzen duena. Zazpi kantuz osatua dator lana, bizkaieraz abestuak denak, formatu fisikoan CD eran kaleratua, eta ohiko plataformetan entzungai dagoena.
DISKOGRAFIA
Bazan Ordue [2015]
Drama Barik [2021]
Udako Aferak [2025]
TALDEA
Unai Aldekoezea – gitarra
Xabier Larrainzar – gitarra
Josu Mendiola – baxua
Ager Alzola – bateria
Ander Uribarri – ahotsa