Sua + Tzar + The Lio
Apirilaren 22tik 30era jaiak ospatuko dira Lazkaon. Txosnagunean egitarau ederra antolatu dute eta bide horrretan zuzeneko musikarekin gozatzeko aukera izango da gauero.
APIRILAK 22 OSTIRALA
Sua + Tzar + The Lio
APIRILAK 23 LARUNBATA
Occhi Di Farfalla + Añube + Alerta Gorria
APIRILAK 29 OSTIRALA
Perlata + Xiberoots
APIRILAK 30 LARUNBATA
Tirri & Tery
The Lio talde gaztea eta berria izan arren, 2020. urtean sortua, dagoeneko bere lehenengo diskoa kaleratu du: ‘The Lio’. Intro bat eta hamahiru abesti ditu debuteko lanak eta Iruñeako Sound of Sirens studioan grabatua eta mazterizatua izan da Julen Urzaiz soinu teknikariaren eskutik. Musikalki Punk & roll giroak jorratzen dituzte zuzeneko indartsuaz. Euskaraz eta gazteleraz abesten dituzte kantuak.