Su Ta Gar

22
Api
21:00
DONOSTIA (GIPUZKOA)
Intxaurrondo KE
Sarrera: Aurrez 20 euro
Egun berean 25 euro

Apirilaren 22an Su Ta Gar taldea zuzenean ariko da Intxaurrondo Kultur Etxean, Donostian. Emanaldian ‘Alarma’ diskoa aurkeztuko du.

Su Ta Gar

Aurkezpen gutxi behar duen taldea da Su Ta Gar. 30 urte baino gehiago zuzenean, eta disko eta kontzertu asko sorbalda gainean. Beti bere ildo gogorrari leial, Euskal Herrian heavy euskalduntzea lortu zuen taldea da Eibarrekoa. Gerora, ildo horretara lerratu ziren talde asko, eta gaur egun oraindik hasierako doinuak eta ostean sortutako berriagoak ere maiz entzuten dira. Diskografia oparoa batu du taldeak, eta 2022ko neguan kaleratu da taldearen estudioko azken emaitza ‘Alarma’ izenpean. Diskoak disko, eta urteak urte, oraindik egurra banatzeko prest den lauko arriskutsua da Su Ta Gar taldea.

Kokapena
Intxaurrondoko Kultur Etxea
Intxaurrondo Kultur Etxea
Felic abilondo plaza
20015 Donostia
https://www.donostiakultura.eus/index.php?option=com_flexicontent&view=items&cid=77&id=1051&Itemid=3
Bilaketa metodo berriak