Su Ta Gar

24
Mar
20:00
GASTEIZ (ARABA)
Jimmy Jazz aretoa
Sarrera: Aurrez 20 euro
Egun berean 25 euro

Martxoan abiatuko du SU TA GAR taldeak ‘Alarma’ diskoa aurkezteko kontzertu bira. Lehen hiru emanaldiak iragarri dituzte, eta bide horretan Gasteizen, Atarrabian eta Bilbon ariko dira zuzenean. Sarrerak  urtarrilaren 5eko, goizeko 10:00etan jarriko dira salgai www.sutagar.eus helbidean.

Su Ta Gar

Aurkezpen gutxi behar duen taldea da Su Ta Gar. 30 urte baino gehiago zuzenean, eta disko eta kontzertu asko sorbalda gainean. Beti bere ildo gogorrari leial, Euskal Herrian heavy euskalduntzea lortu zuen taldea da Eibarrekoa. Gerora, ildo horretara lerratu ziren talde asko, eta gaur egun oraindik hasierako doinuak eta ostean sortutako berriagoak ere maiz entzuten dira. Diskografia oparoa batu du taldeak, eta 2022ko neguan kaleratu da taldearen estudioko azken emaitza ‘Alarma’ izenpean. Diskoak disko, eta urteak urte, oraindik egurra banatzeko prest den lauko arriskutsua da Su Ta Gar taldea.

Kokapena
Jimmy Jazz
Coronacion de la Virgen Blanca Kalea, 4,
01012 Gasteiz
Araba
https://jimmyjazzgasteiz.com
Jimmy Jazz(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak