SOTOKO HOTSAK: Rukula
Irailaren 23an Sotoko Hotsak jaialdiaren edizio berri bat ospatuko da. Aurtengoan formatu berezian dator, eta bi emanaldi egingo dira egun berean. Arratseko 20:00etan Rukula taldea ariko da zuzenean Kultur Etxeko plazan, eta doako emanaldian. Gaueko 23:00etan, berriz, Elle Belga bikoak Kultur Etxeko Sotoan joko du 5 euroen truke.
Musikalki, rock instrumentala oinarri duen doinu koktelara dantzagarri eta eroa da Rukula taldea. 2014 urtean sortuak, hiru disko argitaratu dituzte denbora tarte honetan, azkena, 2023 urteko ‘Traganarru’ izeneko lana. Disko guztiak Andoaingo Garate Studioetan grabatuak izan diraa Martxel Arkarazo soinu teknikari eta taldekidearen aginduetara. Bertan, etiketa bakarrean sailka ezineko kantuak biltzen dira. Zuzenean eztanda egiteko prest den banda da honakoa!
DISKOGRAFIA
📀 Rukula [2016] 📀 Hazi Beltzak [2018] 📀 Tranagarru [2023]
Kalebarren Plaza, 3
20870 Elgoibar