SOTOKO HOTSAK: Elle Belga
Irailaren 23an Sotoko Hotsak jaialdiaren edizio berri bat ospatuko da. Aurtengoan formatu berezian dator, eta bi emanaldi egingo dira egun berean. Arratseko 20:00etan Rukula taldea ariko da zuzenean Kultur Etxeko plazan, eta doako emanaldian. Gaueko 23:00etan, berriz, Elle Belga bikoak Kultur Etxeko Sotoan joko du 5 euroen truke.
Biko formatuan taularatzen den musika egitasmoa da Elle Belga. Josele Garcia (gitarra eta ahotsa) eta Fany Alvarez (sinteak, perkusioa…) Xixondarrek osatzen dute banda, eta musikari beteranoak dira biak. Urteak atzera Manta Ray edo Fany y los Dandys taldeetan ibilitakoa dira rock erritmoetan gitarrak astintzen. Egun, bestelako giroetan datoz, popetik eta folketik gertuago, sensibiltate askoko musika lantzen. Bikoaren estudioko azken lana 2020 urteko ‘Simetria’ da, baino laster ikusiko du argia Tolosako Bonberenean grabatu duten disko txikiak.
Kalebarren Plaza, 3
20870 Elgoibar