SOPELA KOSTA FEST:
PASADENA + CECILIA PAYNE + OLAIA INZIARTE + O´FUNKILLO
Irailaren 22, 23 eta 24ean Sopela Kosta Fest jaialdia ospatuko da Sopela herrian, Bizkaian. Musikatik haratago doan festibala da honakoa, son surfak edo gastronomiak esaterako garrantzi handia duten. Ostiral eta larunbat gauez zuzeneko emanaldiak programatu dira, eta bide horretan bost musika proposamen ikus-entzuteko aukera izango da gauero.
Libe Garcia de Kortazar eta Jon Basaguren musikariek sorturiko musika egitasmo berria da Pasadena. Izaki Gardenak edota Libe taldeetan jarduten dira bi musikariak, eta Pasadena taldearekin musika eremu berrietan murgildu nahi izan dute, orain artean landutako giroetatik haratago. Musikalki giro ilunak nagusitzen dira bikoaren kantuetan, folk doinuak eta pop melodiak uztartzen dira bertan, debuteko diskoan argi ikusten den bezala. Berriki lau kantuz osaturiko ‘Izpia’ diskoa plazaratu du bandak, Erraia zigiluaren babesean. Zuzeneko emanaldietarako berriz, talde formatuan ariko dira. Libe (teklatuak eta ahotsa), Jon (gitarra eta ahotsa), Dani (baxua), Danilo (bateria), Ander (gitarra) eta Gartxi (sinteak) izango dira Pasadena.
Pleura taldean ezagutu genuen urteak atzera Olaia Inziarte abeslaria, eta gerora Iker Laurobaren ondoan, Joseba Tapiaren bandan eta Chica Sobresalto egitasmoan aritu izan da musikari gisara. Era berean bere bakarkako bidea abiatu du eta horren emaitza da berriki kaleratu den ‘Lehengo Lepotikan Burua’ diskoa. Musikalki askotariko eremutan barneratzen da Olaia Inziarte bere lehen diskoan honetan, izan ere, rock kantuak badira, kantautore erako abesti akustikoagoak ere, eta tartean popa, soula eta elektronikaren zertzeladak.
DISKOGRAFIA
📀 ‘Lehengo Lepotikan Burua [2022]
IRAILAK 22 OSTIRALA
20:00 PASADENA
21:00 CECILIA PAYNE
22:00 OLAIA INZIARTE
23:15 O´FUNKILLO
IRAILAK 23 LARUNBATA
20:00 LORELEI GREEN
21:00 RÜDIGER
22:00 IBIL BEDI
23:15 EZPALAK
00:45 STAY HOMAS