SUA + VULK + AKATZ + KEROBIA + MAFALDA

23
Ira
20:00
SOPELA (BIZKAIA)
Udaletxe plaza
Doako emanaldia

Irailaren 23, 24 eta 25ean Sopela Kosta Fest jaialdia ospatuko da Sopela herrian, Bizkaian. Musikatik haratago doan festibala da honakoa, son surfak edo gastronomiak esaterako garrantzi handia duten. Ostiral eta Larunbat gauez zuzeneko emanaldiak programatu dira, eta bide horretan bost musika proposamen ikus-entzuteko aukera izango da gauero.

Vulk

Andoni de La Cruz, Alberto Eguiluz, Julen Alberdi eta Jangitz Larrañaga dira Vulk. 2014 urtean sortzen da banda eta denbora tarte honetan zuzeneko emanaldiak eta diskoak tartekatu ditu bandak. 2015 urtean ‘Zaldia Burning’ disko txikia kaleratzen da. 2017 urtean, ‘Beat Kamerlanden’ iraupen luzeko lehena. 2018an, berriz,  ‘Ground for Dogs’ lanak ikusten du argia, eta 2022 honetan ‘Vulk ez da’ argitaratzen da. Musika eraginen artean Institute, King Crimson, Television, This Heat, The Fall, edo Uranium Club bezalako taldeak aipatzen ditute, rock zertzeladak postrock giro ilunekin tartekatuz.

Akatz

Bilboko Ska eta Rocksteady musika banda mitikoa da Akatz. 1992. urtean eman zituzten lehen urratsak eta tinko eutsi diote haserako musika ideiari, beti ere erritmo berriak eta norabide berriak gehituz, hala nola, reggaea, rhytm and bluesa, soula, jazza, edo swinga. Urte hauetan guztietan lau diska, bi E.P., bi Maxi, bi single, lau maketa, zenbait bideoklip eta DVD bat argitaratu dituzte, bederatzi bilduma eta laurehun kontzertu baino gehiago eskainiz Euskal Herrian, Espainian, Mexikon, Alemanian edota Frantzian. Taldearen estudioko azken emaitzak ‘Yu-yu’ izena darama eta Kaki Arkarazo soinu teknikariaren aginduetara grabatua izan da Andoaingo Garate estudioetan. Bilboko Brixton Records disketxearen eskutik ikusi du argia.

Kerobia

2001 urtean Iruñean sorturiko taldea da Kerobia. Musikalki pop eta rock giroak landu izan dituzte beti, garaian garaiko garapena tarteko. Diskografia oparoa utzi du taldeak: ‘Kerobia’ (2004), ‘Rose Escargot’ (2006), ‘Materia organikoa eta gainerakoak’ (2008), ‘Papera eta kartoia’ (2009), ‘Ontziak’ (2010), eta ‘Supernova’ (2012). 2021 urtean, ‘Konstelazioa’ lan bikoitza kaleratu du bandak, musika bidean egindako kantuak eta bitxikeriak bilduz 30 kantuko disko bilduman. Bilduma lanaz gain, estudioko disko berria ere grabatu zuen bandak 2021 amaieran, eta 2022 honetan ‘Hilak’ disko berria taularatuko dute zuzeneko emanaldietan.

IRAILAK 23 OSTIRALA
20:00 SUA
21:00 VULK
22:00 AKATZ
23:15 KEROBIA
00:45 MAFALDA

IRAILAK 24 LARUNBATA
20:00 J MARTINA
21:00 ANITA PARKER
22:00 THE LIZARDS
23:15 NATIVA
00:45 CHICA SOBRESALTO