Sofa + Madeleine

06
Mai
20:00
ZARAUTZ (GIPUZKOA)
Modelo aretoa
Sarrera 8 euro

Sofa, rock matematikoaren inguruan mugitzen den Zarautz – Soraluzeko hirukotea dugu. Lehen entseguetatik hamar urte betetzen dituzten honetan zartaginetik saltoka irten den arto ale multzoa aurkeztera datoz Jonbe (Gitarra, ahotsak), Kepa (Baxua, ahotsak) eta Heloy (Bateria). Krispetak beraien hirugarren lan luzea aurkezteko biran dabiltza lehendik “I” eta “II” lanak dituzten gipuzkoarrak.

Madeleine post-rocka lantzen duen Donostiako taldea da, 2008an sortua. Paisaia anbientalak, erritmo aldakorrak eta melodiaz beteriko atmosferak dituzte gustoko. Jagoba Salvador (Baxua), Iñaki Benito (Bateria, efektuak), Gartxot Unsain (Gitarra, ahotsak) eta Itzal Uranga (Gitarra, ahotsak), musikariek osatzen dute taldea. Orain arte lau disko kaleratu dituzte: ‘Madeleine’ (2009), ‘Mugarri’ (2013), ‘Su hura’ (2018) eta ‘Ezin dena’ (2021)