SOFA + LEPORA

30
Api
22:00
AZKOITIA (GIPUZKOA)
MATADEIXE
Sarrera 7 euro

Apirilaren 30 gauean Sofa (argazkian) eta Lepora taldeak zuzenean ariko dira Azkoitiko Matadeixen.

SOFA
2012.urtetik bada musika ulertzeko modu berezi bat, bada musika hori beraiena egiteko grina izugarri bat eta bada, noski, hau biltzen duen izen bat: Sofa. Musikaren zentzua gertuagokoa bilakatuz erabat, erraz entzuten den talde bat. Erraz entzuten da, gozatzen delako, baina, erraz entzuten den konplexutasun musikala ezkutatzen dute beraien lanek hasi zirenetik, gaurko egunerarte. Zarauztarrek lan berria aurkeztuko dute (“Krispetak”, Bonberenea Ekintzak/Bcore, 2022).

LEPORA
Gasteiztarrek 2020an argitaratu zuten lehen lana (“Lepora”, Bonberenea Ekintzak), Karlos Osinagarekin grabatu eta nahastua, Tolosako Bonberenea estudioan. Taldekideak hainbat taldetan arituak dira, besteak beste, Same Old, Eh!, Libe, Bronze, Tutan Come On, Iont, Kashbad eta Trumbon.

Kokapena
Matadeixe
Matadeixe
Klara Donea Kalea, 40
20720 Azkoitia
https://mataderoekintzak.wordpress.com/
Matadeixe(a)n kontzertu gehiago