Sofa + Kaskezur

21
Mai
22:30
ZUMARRAGA (GIPUZKOA)
Gaztetxea
sarrera 5 euro

KKinZona irrati librearen eguna ospatzeko kontzertuak

Kaskezur

2005. urtean lehen maketa grabatu zuen Kaskezur taldeak. Orduan Lander Santamariak (bateria), Ainara Ibarrak (baxua), Jon Mindegiak (gitarra, ahotsa) eta Iñigo Belzunegik (gitarra, ahotsa) osatzen zuten Kaskezur taldea, Baztanen sortutako eta Euskal Herri osoan oihartzuna eskuratu duen taldea da oraindik Kaskezur. Gaur egun Imanol Zubieta baxuarekin, Mikel Santxez baterian, eta Ion Mendiaga eta Iñigo Belzunegi ari dira gitarretan.

Orain arte, sei erreferentzia badituzte publikatuak dagoeneko. Eta 2013 eta 2019 urteen artean oso disko ederrak egin dituzte: ‘Ilgora’ 2013an, ‘Azpisugeak’ 2017an eta ‘ Ihesi doaz Animaliak’ 2019an. Azken biak Mukuru elkartearen zigiluan, hainbat taldek osatu duten zigilu eta kolektiboan.

Bilaketa metodo berriak