Sofa + Joseba Irazoki eta Lagunak
01
Api
22:00
VILLABONA (GIPUZKOA)
Aljibea
Sarrera : Aurrerz 5 euro. Bertan 8 euro.
Apirilaren lehen egunean Sofa (argazkian) eta Joseba Irazoki eta lagunak zuzenean ariko dira Villabonako Aljibean.
Sofa
2012. urtean sortu zen, Zarautzen, eta rock doinuak ditu oinarri. Musika instrumentala egiten dute, eta 2015az geroztik bi disko plazaratu dituzte: ‘I’ (2015) eta ‘II’ (2017).
Joseba Irazoki
Ibilbide luze bezain oparoa duen gitarra jolea da Joseba Irazoki beratarra. Joseba Irazoki eta Lagunak bere inguruan osatutako taldea da eta era anitzean ulertutako rock moldeko kantuak sortu izan dituzte argitaratu dituzten bi diskoetan. Irazokiz gainera kide aldakorrak izan dituen proiektuak BideHuts zigiluarekin argitaratu ditu lanak eta azken aldian Ibai Gogortza (Gitarra), Jaime Nieto (Baxua) eta Felix Buff (Bateria) izan dira kideak. ‘III’ izenko diskoa dute estudioko azken emaitza.
Kokapena
Aljibe
Maiatzaren Lehena, 2,
20150 Villabona,
Gipuzkoa
https://www.facebook.com/Sahrijai-102555831308466
20150 Villabona,
Gipuzkoa