Skakeitan
23
Eka
23:00
TOLOSA (GIPUZKOA)
Plaza berria
Doako emanaldia, jaiak
Ekainaren 23an Skakeitan taldea Tolosako Plaza berrian ariko da zuzenean. Emanaldia hau taldearen agur biraren barnean kokatzen da.
Skakeitan
Donostian, 2010 urtean sorturiko taldea da Skakeitan. Ska eta rock doinuen artean eman zituzten lehen musika pausoak, eta diskoz disko garatzen joan da taldearen musika norabidea. Hamarkada batean estudioko sei lan grabatu ditu bandak, disko bakoitzean urrats txiki baino esanguratsuak emanez. Taldearen estudioko azken emaitza ‘Eman ez genuen kontzertua’ (2021, Mauka) izena darama, eta pandemia bertan argitaratua izan zen. 2022 urte hasieran taldearen bidea etengo zutela adierazi zuen bandak, eta egun despedida biran murgildua da taldea.
Kokapena
Tolosako Plaza Berria