Sigeruban & Pula Gzon + Leihotikan + Gora Etorri
Otsailaren 19an Sigeruban & Pula Gzon, Leihotikan (argazkian) eta Gora Etorri Igorre herriko Kiñu gaztetxean ariko dira zuzzenean. BostEHun eta ZUTIK! ekimenaren aurkezpen biraren barnean kokatzen da honako emanaldia. Sarrerak Igorreko Herriko tabernan eta Bilboko Errondabiden eskura daitezke 8 eureon truk, bai eta bibe plataformaren bidez goiko esteka klikatuta.
Leihotikan Iruñeko punk-rock talde bat da. Kaliforniako estiloak eraginda, hardcore melodikoa jotzen dute. Egun, taldeko partaide dira Gorka Armendariz (Ahotsa), Patxi Mercero (Gitarra), Aitor Remon (Baxua) eta Alfonso Contin ‘Titi’ (Bateria). Pare bat maketa kaleratu ostean, Gor diskoetxearekin ‘Hemen ez da ezer aldatzen’ lehen lan luzea kaleratu zuten 1998an. Ordutik, beste zazpi disko argitaratu dituzte, azkena (2018) bikoitza izanik: ‘Non zaude? (Egoen lehian)’ eta Non zaude? (Bizientzat zein hilentzat)’.
Garbe Kalea
Igorre