SERGE

01
Urr
22:00
ALTSASU (NAFARROA)
Gaztetxea
Doako emanaldia

Altsasuko gaztetxea ospakizunetan da.  Urriaren lehen astean ’31 urtez, 11 gazte antolatuz’ ekimenak ospatuko dira, eta tartean ez dira musika emanaldiak faltako. Urriaren lehen egunean Serge ariko da gaztetxeko agertoki gainean formatu akustikoan.

Serge

Eraso! taldean ezagutu genuen urteak atzera Sergio Ruiz G.Txabarri abeslari eta gitarra jotzailea. Garaian rock eta metalean murgildu zen sakonki, eta Eraso! taldearekin iraupen luzeko zazpi disko kaleratu ditu 25 urteko musika ibilbidean. Osso egitasmoan ere aritu zen urte pare batez, Haritz Lete (Kokein, Cobra…) musikariarekin batera biko arriskutsu gisa taularatuz agertokietan. Bi egitasmoetan, bolumen handia eta intentsitateak nagusi ziren, egurra latz banatuz.

Denborarekin bestelako musikak entzun eta jo izan ditu, eta horrela sortzen da Serge egitasmoa. Gitarra akustikoa lagun sortu ditu bi disko, eta zuzeneko emanaldiak eskaini izan ditu bakarlari moduan nagusiki. Pop kantuak dira, folk ukitu nabarmenarekin, eta argi izpiak dauden arren, musika iluna lantzen duela aipatu daiteke, dark-folk edo folk iluna bezala definitu izan duelarik bere musika. ‘Leihotik mundura’ diskoa Elkar zigiluaren babesean kaleratzen da CD formatuan, eta bertan, musikariak berak egindako zortzi kantu topa daitezke diseinu koloretsuan bilduta.

Kokapena
Altsasuko Gaztetxea
Altsasuko Gaztetxea
15 C. Txiki Polita
Altsasu
Nafarroa
Altsasuko Gaztetxea(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak