Serge + Abereh

13
Mar
18:30
DONOSTIA (GIPUZKOA)
Txantxerreka
Sarrera 5 euro

Martxoaren 13an, igande arratsez, zuzeneko musikarekin gozatzeko aukera izango da Donostiako Txantxerreka gaztetxean. Arratseko 18:30etatik aurrera Serge eta Abereh (argazkian) ariko dira zuzenean.

Serge

Eraso! taldean ezagutu genuen urteak atzera Sergio Ruiz G.Txabarri abeslari eta gitarra jotzailea. Garaian rock eta metalean murgildu zen sakonki, eta Eraso! taldearekin iraupen luzeko zazpi disko kaleratu ditu 25 urteko musika ibilbidean. Osso egitasmoan ere aritu zen urte pare batez, Haritz Lete (Kokein, Cobra…) musikariarekin batera biko arriskutsu gisa taularatuz agertokietan. Bi egitasmoetan, bolumen handia eta intentsitateak nagusi ziren, egurra latz banatuz.

Denborarekin bestelako musikak entzun eta jo izan ditu, eta horrela sortzen da Serge egitasmoa. Gitarra akustikoa lagun sortu ditu bi disko, eta zuzeneko emanaldiak eskaini izan ditu bakarlari moduan nagusiki. Pop kantuak dira, folk ukitu nabarmenarekin, eta argi izpiak dauden arren, musika iluna lantzen duela aipatu daiteke, dark-folk edo folk iluna bezala definitu izan duelarik bere musika. ‘Leihotik mundura’ diskoa Elkar zigiluaren babesean kaleratzen da CD formatuan, eta bertan, musikariak berak egindako zortzi kantu topa daitezke diseinu koloretsuan bilduta.

ABEREH

Erik Berganza ezkutatzen da Abereh izenaren azpian. Urteak dira musika eszenan dabilela, eta bide horretan, Estricalla, Hartzak Blues Band edota Hil Aiari taldeetan ibilitakoa da bera. Abereh bezala bakarka taularatzen da, gitarra akustikoa eskuan duela soilik. Ahotsa eta gitarra. Bestelako artifiziorik gabe. Musikalki lo-fi folk, emo eta punkrock aipatu daitezke, baino haratago doa bere jarduna. ‘Joan Etorrian’ izena darama bere azken grabaketak.

Kokapena
Txantxarreka
Txantxarreka Gaztetxea
Heriz Pasealekua
Donostia
https://www.facebook.com/txantxarreka.gaztetxea