SEIURTE
18
Mar
22:00
GERNIKA-LUMO (BIZKAIA)
MUSUTRUK KAFE ANTZOKIA
Sarrera 5 euro
Seiurte taldeak bere azken lana den ‘CaboCañaveral’ zuzenean aurkezten jarraitzen du. Martxoaren 18an Gernikan ariko dira Musutruk Kafe Antzokian. Emanaldia Lekuak festibalaren barnean kokatzen da.
SeiUrte
Seiurte ibilibide luzeko talde Berriztarra da. 1997 urtean sortua, Iokin, Iñaki eta Ekain Elortza anaiek eta Julen Oarbeaskoak osatzen dute. 2021 urteko neguan ikusten du argia taldearen estudioko azken emaitzak, eta guztira estudioko zortzi disko eta single bat kaleratu dituzte beti ere indie-rock estiloaren inguruan. Laukoteak ‘Cabo Cañaveral’ izenpean kaleratu ditu kantu berriak, eta bere ibilbideko ohiko indie-rock soinuei elektronika kutsua gehitu diote oraingo honetan Eñaut Gaztañaga ekoizlearen eskutik.