SEIURTE + ZAZPIAK

09
Api
19:00
HENDAIA (LAPURDI)
Enbata Gaztetxea
Doako emanaldia

Korrika Hendaiatik pasako den eguneko ekitaldien artean Seiurte taldeak bere azken diskoa, ‘Cabo Cañaveral’, aurkeztuko du Enbata Gaztetxean Zazpiak taldearekin batera Hendaiako euskararen aldeko elkarteen eskutik.

SeiUrte

Seiurte ibilibide luzeko talde Berriztarra da. 1997 urtean sortua, Iokin, Iñaki eta Ekain Elortza anaiek eta Julen Oarbeaskoak osatzen dute. 2021 urteko neguan ikusten du argia taldearen estudioko azken emaitzak, eta guztira estudioko zortzi disko eta single bat kaleratu dituzte beti ere indie-rock estiloaren inguruan. Laukoteak ‘Cabo Cañaveral’ izenpean kaleratu ditu kantu berriak, eta bere ibilbideko ohiko indie-rock soinuei elektronika kutsua gehitu diote oraingo honetan Eñaut Gaztañaga ekoizlearen eskutik.