Seiurte + Hartz
27
Api
21:00
GASTEIZ (ARABA)
Gasteizko Gaztetxea
Doako emanaldia
Apirilaren 27an beste kontzertu interesgarri bat ospatuko da Gasteizko Gaztetxean. Arratseko 19:00etatik aurrera Gaztetxea zabalik izango da, eta 21:00etan rock Seiurte (argazkian) eta Hartz taldeak ariko dira zuzenean.
SeiUrte
Seiurte ibilibide luzeko talde Berriztarra da. 1997 urtean sortua, Iokin, Iñaki eta Ekain Elortza anaiek eta Julen Oarbeaskoak osatzen dute. 2021 urteko neguan ikusten du argia taldearen estudioko azken emaitzak, eta guztira estudioko zortzi disko eta single bat kaleratu dituzte beti ere indie-rock estiloaren inguruan. Laukoteak ‘Cabo Cañaveral’ izenpean kaleratu ditu kantu berriak, eta bere ibilbideko ohiko indie-rock soinuei elektronika kutsua gehitu diote oraingo honetan Eñaut Gaztañaga ekoizlearen eskutik.
Kokapena
Gasteizko Gaztetxea
Gasteizko Gaztetxea,
Fray Zacarías Martínez kalea
Gasteiz
https://www.facebook.com/gasteizko.gaztetxea/
Fray Zacarías Martínez kalea
Gasteiz
Gasteizko Gaztetxea(a)n kontzertu gehiago