SEIURTE + HABI + XAUKENA XAUK eta TRE MALDIKA

03
Abn
22:00
IURRETA (BIZKAIA)
GAZTETXEA

Iurretako Gazte Asanbladaren 23. urteurrena ospatzeko kontzertuak izango dira Gaztetxean. Aurretik, poteo musikatua egongo da herritik.

Habi

Rock musika jorratzen duen Habi villabonar bikoteak 2018. urtean hasi zuen bere ibilbidea. Aurrez beste talde batzuetan aritutako Yerai Gascon (ahotsa, gitarra) eta Jon Ander Artolak (bateria) osaturiko taldeak 2019an argitaratu zuen lehen lana, ‘Loratu’ (Egilea Editore), baina ‘Koloreak’ (Elkar) bigarren diskoarekin euren musika gehiago zabaltzea eta kritika onak jasotzea ekarri zien. Rock melodiko baina indartsua egiten dute biko formatuan, eta zuzenekoetan indar hori transmititzen dute. Berriki lau kantuz osaturiko ‘Helmuga’ (Elkar diskoetxea) diskoa kaleratu du biko bandak.

SeiUrte

Seiurte ibilibide luzeko talde Berriztarra da. 1997 urtean sortua, Iokin, Iñaki eta Ekain Elortza anaiek eta Julen Oarbeaskoak osatzen dute. 2021 urteko neguan ikusten du argia taldearen estudioko azken emaitzak, eta guztira estudioko zortzi disko eta single bat kaleratu dituzte beti ere indie-rock estiloaren inguruan. Laukoteak ‘Cabo Cañaveral’ izenpean kaleratu ditu kantu berriak, eta bere ibilbideko ohiko indie-rock soinuei elektronika kutsua gehitu diote oraingo honetan Eñaut Gaztañaga ekoizlearen eskutik.

Bilaketa metodo berriak