SEIURTE + BIRKIT

23
Eka
21:30
BILBO (BIZKAIA)
KAFE ANTZOKIA ARETOA
Doako emanaldia.

Ekainaren 23an SeiUrte eta Birkit (argazkian) zuzenean ariko dira Bilboko Kafe Antzokian.

Birkit

Urteak atzera musika taldeetan ibili eta gero, 2015 urtean bere izenean abiatzen du bidea Birkite Alonso musikariak Birkit izenpean. Zarauzko Fidelenea estudioetan grabatu dute lana 2021 honetako udaran zehar, eta ‘Inertzia’ izenean ikusten du argia Mukuru kolektiboaren zigilupean. Bakarkako eta talde erako emanaldiak eskaintzen ditu Birkitek.

SeiUrte

Seiurte ibilibide luzeko talde Berriztarra da. 1997 urtean sortua, Iokin, Iñaki eta Ekain Elortza anaiek eta Julen Oarbeaskoak osatzen dute. 2021 urteko neguan ikusten du argia taldearen estudioko azken emaitzak, eta guztira estudioko zortzi disko eta single bat kaleratu dituzte beti ere indie-rock estiloaren inguruan. Laukoteak ‘Cabo Cañaveral’ izenpean kaleratu ditu kantu berriak, eta bere ibilbideko ohiko indie-rock soinuei elektronika kutsua gehitu diote oraingo honetan Eñaut Gaztañaga ekoizlearen eskutik.

Kokapena
Kafe Antzokia
Kafe Antzokia
Done Bikendi Kalea,
Bilbo
http://www.kafeantzokia.eus/agenda/