Saia Goait + Mc Onak + Brigade Loco

01
Uzt
22:30
AMOROTO (BIZKAIA)
Frontoia
Sarrera 5 euro

Ostiralean Saia Goait (argazkian), Mc Onak eta Brigade Locoren kontzertuak izango dira Amorotoko Jaien barruan.

Saia Goait

Mutrikun sortutako laukotea da Saia Goait. Talde ezberdinetan jardun ostean (Keike, Kraussk…), Saia Goait izango zenari hasiera eman zioten 2017an. Entsegu lokalean kantuak mamitu eta kontzertuz kontzertu aritu ostean, 2019ko irail hasieran argitara eman zuten beraien lehen diska homonimoa ‘Saia Goait’. Stoner rock eta hardcorearen zurrunbiloan ahots melodiko eta guturalak gailentzen dira. 2022 urtean taldearen iraupen luzeko bigarren diskoak ikusten du argia. Mutrikuko AME estudioetan grabatua dago lana eta ‘Miazkatu’ izenpean argitaratzen da auto-ekoizpen gisara.

Mc Onak

Mc Onak folk-rock zeltiarra egiten duen eta 2011 urtean Lekeition sortutako taldea da. 2012an ‘McEta’ izeneko lehen diska argitaratu eta kontzertu ugari eman zituzten 2013ko udazkenean bira amaitu eta abenduan argitaratuko zuten ‘Piraten Matxinada’  diskoa grabatzera sartu ziren arte. Ordutik beste hiru disko argitaratu dituzte ‘Galerna’ 2015ean, ‘Gure Naufragioak’  2018an eta estudioko azken emaitza duten ‘Bitakora’ lana 2021 urtean. Disko guztiak Mauka diskoetxearen babesean ikusi dute argia. Diskoak disko, zuzenean eztanda egiten duen banda da McOnak!

Brigade Loco

Brigade Loco taldeak, konfinamendu erdian kaleratu zuen ‘Amets Bati Lotuta’ diskoa, eta hainbat emanaldi eskaini dituzte taldearen estudioko bigarren emaitza dena aurkezteko. Musikalki melodia askoko kantuak dira, non base erritmikaoren presentzia handia den, gero, gitarrek beraien riff ederrak egiteko. Brigade Locoren kantuen hitzetan, egunero gure inguruan gertatzen diren egoerak islatzen dira. Oier (Baxua), Mikel (Gitarra), Alex (Gitarra), Manex (Bateria) eta Landerrek (Ahotsa) osatzen dute banda.