Saia Goait + Lukiek

15
Abu
23:00
DEBA (GIPUZKOA)
Txosnagunea
Doako emanaldia, jaiak
Lukiek

Lukiek taldean Josu Ximun gitarra eta ahotsean, Antton Goikoetxea baxuan eta Christian Rodriguez baterian aritzen dira. Euskaraz kantatzen dute, eta rock alternatiboa eta zikina lantzen dute. Garai batean oihartzun handia izan zuen grunge musika estiloarekin parekatu daiteke, eta beraien azken lanak horretarako zantzu asko ematen ditu. 2019ko irailean plazaratu zuten ‘#1‘ izeneko lehen lana, Deustuko El Tigre estudioetan Xabier Egiaren esanetara grabatua. Ostean, Ultramarinos Costa Bravako Victor Garciak masterizatu zuen. 2021 urteko amaieran, berriz, ‘#2’ diskoak ikusten du argia. Une honetan diskoa berria taularatzen ari da hiruko bizkaitarra.

Saia Goait

Mutrikun sortutako laukotea da Saia Goait. Talde ezberdinetan jardun ostean (Keike, Kraussk…), Saia Goait izango zenari hasiera eman zioten 2017an. Entsegu lokalean kantuak mamitu eta kontzertuz kontzertu aritu ostean, 2019ko irail hasieran argitara eman zuten beraien lehen diska homonimoa ‘Saia Goait’. Stoner rock eta hardcorearen zurrunbiloan ahots melodiko eta guturalak gailentzen dira. 2022 urtean taldearen iraupen luzeko bigarren diskoak ikusten du argia. Mutrikuko AME estudioetan grabatua dago lana eta ‘Miazkatu’ izenpean argitaratzen da auto-ekoizpen gisara.

DEBAKO JAIAK – TXOSNAGUNEA – MUSIKA EGITARAUA

ABUZTUAK 13 LARUNBATA
23:00 Debrass + Dj Mandrilia + Skabidean

ABUZTUAK 14 IGANDEA
01:00 Urrats erromeria

ABUZTUAK 15 ASTELEHENA
23:00 Saia Goait + Lukiek

ABUZTUAK 16 ASTEARTEA
00:30 Goxuan’ Salsa

ABUZTUAK 17 ASTEAZKENA
20:00 Trikizio
00:30 Zopilotes Txirriaos + Kaleko Urdangak

Kokapena
Deba - Txosnagunea
https://www.instagram.com/debakogazteasanblada/