Saia Goait + Letagin

29
Api
22:30
BERGARA (GIPUZKOA)
Kartzela zaharra
Sarrera 5 euro

Apirilaren 29an Saia Goait (argazkian) eta Letagin taldeak zuzenean ariko dira bergarako Kartzela Zaharrean. Emanaldia gaueko 22:30etan hasiko da, eta sarrerak 5 euro balioko ditu.

Saia Goait

Mutrikun sortutako laukotea da Saia Goait. Talde ezberdinetan jardun ostean (Keike, Kraussk…), Saia Goait izango zenari hasiera eman zioten 2017an. Entsegu lokalean kantuak mamitu eta kontzertuz kontzertu aritu ostean, 2019ko irail hasieran argitara eman zuten beraien lehen diska homonimoa ‘Saia Goait’. Stoner rock eta hardcorearen zurrunbiloan ahots melodiko eta guturalak gailentzen dira. 2022 urtean taldearen iraupen luzeko bigarren diskoak ikusten du argia. Mutrikuko AME estudioetan grabatua dago lana eta ‘Miazkatu’ izenpean argitaratzen da auto-ekoizpen gisara.

Letagin

Letagin taldea 2018an sortu zuten Oñatin Julen Agirre (ahotsa eta gitarra), Mikel Aginagalde (gitarra), Unai Lete (baxua) eta Xabier Letek (bateria). Aurrez Show Business, Bagauda eta Asfikzia bezalako taldeetan jo ostean, eskandinaviar rockanrolla oinarri hartu eta proiektu berri bati hasiera eman zioten. 2020 urte hasieran zazpi kantuz osaturiko lehen lana grabatu zuten Garate Estudioetan Martxel Arkarazoren gidaritzapean. 2021ean Xabier bateriak taldea utzi behar izan, eta Iban Idigoras (Potemkin, Bizarro) batu zen taldera. Berriz oholtza gainera igo, zuzenekoetaz gozatu, eta era berean kantu berriak sortzea da taldearen gaur egungo xedea.

Kokapena
Bergarako Gaztetxea - Kartzela Zaharra
Bergarako Gaztetxea
Kartzela Zaharra
20570 Bergara
Gipuzkoa
https://www.facebook.com/bergarakogaztetxea
Bilaketa metodo berriak