Saia Goait + Joxpa + Mugi Panderoa

25
Eka
22:30
ONDARROA (BIZKAIA)
Plaza Musika - Txosnagunea
Doako emanaldia, jaiak

Zapato Azule jaiaren barruan Saia Goait (argazkian), Joxpa eta Mugi Panderoa taldeak ariko dira Txosnagunean.

Saia Goait

Mutrikun sortutako laukotea da Saia Goait. Talde ezberdinetan jardun ostean (Keike, Krausskā€¦), Saia Goait izango zenari hasiera eman zioten 2017an. Entsegu lokalean kantuak mamitu eta kontzertuz kontzertu aritu ostean, 2019ko irail hasieran argitara eman zuten beraien lehen diska homonimoa ‘Saia Goait’. Stoner rock eta hardcorearen zurrunbiloan ahots melodiko eta guturalak gailentzen dira. 2022 urtean taldearen iraupen luzeko bigarren diskoak ikusten du argia. Mutrikuko AME estudioetan grabatua dago lana eta ‘Miazkatu’ izenpean argitaratzen da auto-ekoizpen gisara.