Ruper Ordorika

19
Aza
22:00
USURBIL (GIPUZKOA)
Sutegi
Sarrera 10 Euro

Ruper Ordorika musikariak disko berria kaleratu du: “Amour eta Tojour”.  Datozen aste eta hilabeteetan zuzenean ariko da kantu berriak aurkezten, eta bide horretan, azaroaren 19an usurbil herriko Sutegi aretoan joko du. Sarrerak dagoeneko salgai daude www.usurbilkultura.eus atari digitalean.

Ruper Ordorika

1980. urtean kaleratu zuen Ruper Ordorikak ‘Hautsi da anphora’ bere lehen lana. Baina, lantzean lantzean kaleratzen duen disko berri bakoitzarekin, hausten du errealitatea Ordorikak. Betiko kantuak eginez, baina beti zerbait berria gehituaz. Bera izango da ziurrenik, zuzeneko disko gehien grabatuta dituen euskal kantaria ere –eta beti leku berean, Bilboko Kafe Antzokian– eta hala ere, beti badu zerbait berria erakusteko, aurkezteko, esateko, kontatzeko. Urteen poderioz hartutako jakinduriak, kantagintzan daraman bidearen erakusgarri da Ruper Ordorikaren jarduna.

Kokapena
Sutegi aretoa
Irazu Kalea, 14, 20170 Usurbil, Gipuzkoa
https://usurbilkultura.eus/