Ruper Ordorika: ‘Hautsi da Anphora’ + Bernardo Atxaga
Ruper Ordorikak eta Bernardo Atxagak ekimen berezi bat jarri dute abian, ‘Hautsi da anphora’ diskoa kaleratu zela 40 urte bete diren honetan zuzeneko batzuk eskainiko dituzte diskoa oinarri. Martxoaren 25 arratsean Gasteizko principal antzokian taularatuko dute Mugalaris taldea agertokian lagun.
Hautsi da Anphora
1980. urtean plazaratu zen Ruper Ordorikaren ‘Hautsi da anphora’ diskoa, eta berehala, euskal musikagintzan mugarri bihurtu zen. Bernardo Atxagaren testu musikatuak biltzen dituen diskoa da honakoa, eta Pott bandatik ezagutzen zuen Ordorikak Atxaga.
Lau hamarkada igaro dira diskoa plazaratu zenetik eta garaia heldu da ‘Hautsi da anphora’ diskoan agertzen diren kanta guztiak berreskuratzeko. Kontzertu berezi hauetan diskoaren kanta guztiak joko dituzte, lehen kantutik, azken kantura. gainera, Bernardo Atxaga bera ariko da tetsuak irakurtzen emanaldiko zenbait pasarteetan. Loraldia eta Korrika Kulturalaren baitan prestatu den egitasmoa da honakoa.
Ruper Ordorika & Mugalaris zuzenean
Ruper Ordorika: ahotsa eta gitarra
Arkaitz Miner: gitarra, mandolina eta biolina
Fernando ‘Lutxo’ Neira: baxua eta kontrabaxua
Hasier Oleaga: bateria
Bixente Martinez: gitarra eta mandolina
Bernardo Atxaga: testu literarioak
Emanaldiak – Ruper Ordorika: ‘Hautsi da Anphora’ + Bernardo Atxaga –
– Martxoak 06 (06-03-22) Senpere. Larreko
– Martxoak 10 (10-03-22) Iruña. Gayarre Antzokia.
– Martxoak 11 (11-03-22) Bilbao. Euskalduna
– Martxoak 20 (20-03-22) Eibar. Coliseo Antzokia
– Martxoak 25 (25-03-22) Gasteiz. Principal Antzokia.
– Martxoak 27 ( 27-03-22) Errenteria. Lekuona Fabrika.