Ruper Ordorika: ‘Hautsi da Anphora’ + Bernardo Atxaga

11
Mar
20:00
BILBO (BIZKAIA)
Euskalduna

Ruper Ordorikak eta Bernardo Atxagak ekimen berezi bat jarri dute abian, ‘Hautsi da anphora’ diskoa kaleratu zela 40 urte bete diren honetan zuzeneko batzuk eskainiko dituzte diskoa oinarri. Martxoaren 11 arratseanBilboko Euskaduna antzokian taularatuko dute Mugalaris taldea agertokian lagun.

Hautsi da Anphora
1980. urtean plazaratu zen Ruper Ordorikaren ‘Hautsi da anphora’ diskoa, eta berehala, euskal musikagintzan mugarri bihurtu zen. Bernardo Atxagaren testu musikatuak biltzen dituen diskoa da honakoa, eta Pott bandatik ezagutzen zuen Ordorikak Atxaga.

Lau hamarkada igaro dira diskoa plazaratu zenetik eta garaia heldu da ‘Hautsi da anphora’ diskoan agertzen diren kanta guztiak berreskuratzeko. Kontzertu berezi hauetan diskoaren kanta guztiak joko dituzte, lehen kantutik, azken kantura. gainera, Bernardo Atxaga bera ariko da tetsuak irakurtzen emanaldiko zenbait pasarteetan. Loraldia eta Korrika Kulturalaren baitan prestatu den egitasmoa da honakoa.

Ruper Ordorika & Mugalaris zuzenean
Ruper Ordorika: ahotsa eta gitarra
Arkaitz Miner: gitarra, mandolina eta biolina
Fernando ‘Lutxo’ Neira: baxua eta kontrabaxua
Hasier Oleaga: bateria
Bixente Martinez: gitarra eta mandolina
Bernardo Atxaga: testu literarioak

Emanaldiak – Ruper Ordorika: ‘Hautsi da Anphora’ + Bernardo Atxaga –
– Martxoak 06  Senpere. Larreko
– Martxoak 10  Iruña. Gayarre Antzokia.
– Martxoak 11  Bilbao. Euskalduna
– Martxoak 20 Eibar. Coliseo Antzokia
– Martxoak 25  Gasteiz. Principal Antzokia.
– Martxoak 27 Errenteria. Lekuona Fabrika.

Bilaketa metodo berriak