Ruper Ordorika eta Joseba Irazoki
Afaltzeko erreserba egin behar da
Musika egitarau dotorea prestatu dute Arantzako Aterpean uda honetako. Abuztuaren 13an Ruper Ordorika eta Joseba Irazoki ariko dira zuzenean, biko formatuko emanaldian. Emanaldia doakoa izango da. Afaltzeko, erreserba egin beharko da.
Afarirako erreserbak
https://arantza.net/harremana/
1980. urtean kaleratu zuen Ruper Ordorikak ‘Hautsi da anphora’ bere lehen lana. Baina, lantzean lantzean kaleratzen duen disko berri bakoitzarekin, hausten du errealitatea Ordorikak. Betiko kantuak eginez, baina beti zerbait berria gehituaz. Bera izango da ziurrenik, zuzeneko disko gehien grabatuta dituen euskal kantaria ere –eta beti leku berean, Bilboko Kafe Antzokian– eta hala ere, beti badu zerbait berria erakusteko, aurkezteko, esateko, kontatzeko. Urteen poderioz hartutako jakinduriak, kantagintzan daraman bidearen erakusgarri da Ruper Ordorikaren jarduna.
Ibilbide luze bezain oparoa duen gitarra jolea da Joseba Irazoki beratarra. Joseba Irazoki eta Lagunak bere inguruan osatutako taldea da eta era anitzean ulertutako rock moldeko kantuak sortu izan dituzte argitaratu dituzten bi diskoetan. Irazokiz gainera kide aldakorrak izan dituen proiektuak BideHuts zigiluarekin argitaratu ditu lanak eta azken aldian Ibai Gogortza (Gitarra), Jaime Nieto (Baxua) eta Felix Buff (Bateria) izan dira kideak. ‘III’ izenko diskoa dute estudioko azken emaitza.
UDAKO KONTZERTUAK – ARANTZAKO ATERPEA
UZTAILAK 17 IGANDEA
12:30 Estitxu
UZTAILAK 23 LARUNBATA
22:00 Haitza
UZTAILAK 30 LARUNBATA
22:00 Onki Xin
ABUZTUAK 13 LARUNBATA
19:30 Ruper Ordorika eta Joseba Irazoki
(kontzertua eta afaria)
ABUZTUAK 27 LARUNBATA
19:30 Arima Soul Sistem (Lidia Insausti eta Makala)
23:00 Makala DJ
IRAILAK 03 LARUNBATA
19:30 Ding Wash
Larreta Karrika
Arantza
Nafarroa