Ruper Ordorika

20
Aza
19:00
ARIBE (NAFARROA)
Aezkoako Etxea

Ruper Ordorika musikariak “Amour eta Toujour” diska berria kaleratu du, eta hau aurkezteko zuzenean ariko da datozen aste eta hilabeteetan. Azaroaren 20 arratsean Aribe herrian ariko da zuzenean, nafarroan.

Ruper Ordorika

1980. urtean kaleratu zuen Ruper Ordorikak ‘Hautsi da anphora’ bere lehen lana. Baina, lantzean lantzean kaleratzen duen disko berri bakoitzarekin, hausten du errealitatea Ordorikak. Betiko kantuak eginez, baina beti zerbait berria gehituaz. Bera izango da ziurrenik, zuzeneko disko gehien grabatuta dituen euskal kantaria ere –eta beti leku berean, Bilboko Kafe Antzokian– eta hala ere, beti badu zerbait berria erakusteko, aurkezteko, esateko, kontatzeko. Urteen poderioz hartutako jakinduriak, kantagintzan daraman bidearen erakusgarri da Ruper Ordorikaren jarduna.

ruper