Ruper Ordorika

GAUR
24
Ira
21:30
LEKEITIO (BIZKAIA)
Abaroa Parkea
Sarrera 5 euro

Irailaren 24an Ruper Ordorika zuzenean ariko da Lekeitioko Abaroa jauregian.

Sarrerak
Kultur Etxean: Irailaren 23an, 15:00etatik 21:00etara bitartean.
Abaroan: Irailak 24an, 18:00 – 20:00etara bitartean.

Ruper Ordorika

1980. urtean kaleratu zuen Ruper Ordorikak ‘Hautsi da anphora’ bere lehen lana. Baina, lantzean lantzean kaleratzen duen disko berri bakoitzarekin, hausten du errealitatea Ordorikak. Betiko kantuak eginez, baina beti zerbait berria gehituaz. Bera izango da ziurrenik, zuzeneko disko gehien grabatuta dituen euskal kantaria ere –eta beti leku berean, Bilboko Kafe Antzokian– eta hala ere, beti badu zerbait berria erakusteko, aurkezteko, esateko, kontatzeko. Urteen poderioz hartutako jakinduriak, kantagintzan daraman bidearen erakusgarri da Ruper Ordorikaren jarduna.

Kokapena
Abaroa Jauregia
Abaroa Jauregia
Paskual Abaroa Etorbidea
Lekeitio
http://www.lekeitio.com/eu-ES/Gertakariak/Orriak/default.aspx