Ruper Ordorika

19
Mar
16:30
URRUÑA (LAPURDI)
Iturbidea Kiroldegia
Sarrera: Aurrez 12 euro
Egun berean 15 euro

Martxoaren 19an Ruper Ordorika zuzenean ariko da Urruñako Iturbidea Kiroldegian.

Ruper Ordorika

1980. urtean kaleratu zuen Ruper Ordorikak ‘Hautsi da anphora’ bere lehen lana. Baina, lantzean lantzean kaleratzen duen disko berri bakoitzarekin, hausten du errealitatea Ordorikak. Betiko kantuak eginez, baina beti zerbait berria gehituaz. Bera izango da ziurrenik, zuzeneko disko gehien grabatuta dituen euskal kantaria ere –eta beti leku berean, Bilboko Kafe Antzokian– eta hala ere, beti badu zerbait berria erakusteko, aurkezteko, esateko, kontatzeko. Urteen poderioz hartutako jakinduriak, kantagintzan daraman bidearen erakusgarri da Ruper Ordorikaren jarduna.

Bilaketa metodo berriak