RUPER ORDORIKA
RUPER ORDORIKA azken diskarekin dator Azpeitira: “AMOUR ETA TOUJOURS” izenekoa. Klabe kubatarrean grabatutako lan berezi honetan hitzak eta giroak Ruperren bazter ezezagunetara garamatza. bere ohiko fineziaren bidetik. Diskakoen gain bere ibilbide opoaroko kantuak ere eskeiniko ditu, jakina. Emanaldirako bere Mugalaris taldea zabalduta arituko da: Arkaitz Miner (gitarra,bibolina eta mandolina), Lutxo Neira ( Baxua) Hasier Oleaga (bateria), eta horrez gainera Eduardo Lazaga (perkusioak) eta Nando de La Casa (perkusioak eta teklatuak).
1980. urtean kaleratu zuen Ruper Ordorikak ‘Hautsi da anphora’ bere lehen lana. Baina, lantzean lantzean kaleratzen duen disko berri bakoitzarekin, hausten du errealitatea Ordorikak. Betiko kantuak eginez, baina beti zerbait berria gehituaz. Bera izango da ziurrenik, zuzeneko disko gehien grabatuta dituen euskal kantaria ere –eta beti leku berean, Bilboko Kafe Antzokian– eta hala ere, beti badu zerbait berria erakusteko, aurkezteko, esateko, kontatzeko. Urteen poderioz hartutako jakinduriak, kantagintzan daraman bidearen erakusgarri da Ruper Ordorikaren jarduna.
Plaza Nagusia Plaza
Azpeitia