Ruper Ordorika

23
Abn
19:30
OÑATI (GIPUZKOA)
Verdury Hall-Gaztelekua
Sarrera 10 euro

Abenduaren 23an, 19:30etan, RUPER ORDORIKA izango da Verdury Hall – Gaztelekuan.

Sarrerek 10€ (+gastuak) balioko dute eta azaroaren 19an (larunbata), 10:30etan jarriko dira salgai Txokolateixan eta Oñatiko Udalaren web orrialdean.

RUPER ORDORIKA
Bere azken diskoa aurkeztera etorriko da Verdury Hall-Gaztelekura Ruper Ordorika. Mugalaris bere taldea ere bertan izango da eta zabalduta etorriko dira; hala, Arkaitz Miner (gitarra, bibolina eta mandolina), Lutxo Neira (baxua) Hasier Oleaga (bateria), eta horiez gain, Eduardo Lazaga (perkusioak) eta Nando de La Casa (perkusioak eta teklatuak) ere lagun izango ditu. “Amour eta Toujours” da diskoaren izena eta klabe kubatarrean grabatutako lan berezi horretan, hitzek eta giroek, Ruperren bazter ezezagunetara garamatzate bere ohiko fineziaren bidetik. Ezin da laburrean definitu Ruper… Bere kantuetan, hitzen eta soinu bilaketa etengabearen ondorioz, sakontasunari eustea lortzen du, betiere edertasun bitxi bat erdietsiz. Hor ditugu bere kantu iraunkorrak erakusgarri gisa. Aukera paregabea izango da Ruper berriro ere Oñatira bueltan ikusteko.

Kokapena
Oñatiko Gaztelekua
Oñatiko Gaztelekua
Foruen Enparantza Plaza, 4
20560 Oñati
https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/udala/zerbitzuak/gaztelekua
Oñatiko Gaztelekua(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak