Rukula + Braulio

19
Eka
20:00
ORIO (GIPUZKOA)
Etxeluze Gaztetxea
Sarrera 7 euro

Ekainaren 19an Rukula (argazkian) eta Braulio zuzenean ariko dira Orioko Etxeluze Gaztetxea. Eguraldi ona bada kanpoko zelaiean izango da kontzertua eta afaritarako aukera egongo da gaztetxean.  Emanaldia 16. urteurrenaren barnean egingo duten 2. kontzertua izango da.

Braulio

Braulio taldea Ondarrutik dator eta musikalki rock giroak lantzen dituzte, bere espazio desberdinetan. Urteak atzera hainbat egitasmoetan murgilduak izan dira taldeko kideak, eta egun Kepa Arakistain (gitarra eta ahotsa), Gotzon Eizagirre (baxua eta koruak) eta Ruben Bernedo (bateria eta koruak) dira Braulio. Musika bidean bi EP argitaratu dituzte.

DISKOGRAFIA
📀 Braulio [2020] 📀 Lur azpira itzuli [2023]

Rukula

Musikalki, rock instrumentala oinarri duen doinu koktelara dantzagarri eta eroa da Rukula taldea. 2014 urtean sortuak, hiru disko argitaratu dituzte denbora tarte honetan, azkena, 2023 urteko ‘Traganarru’ izeneko lana. Disko guztiak Andoaingo Garate Studioetan grabatuak izan diraa Martxel Arkarazo soinu teknikari eta taldekidearen aginduetara. Bertan, etiketa bakarrean sailka ezineko kantuak biltzen dira. Zuzenean eztanda egiteko prest den banda da honakoa!

DISKOGRAFIA
📀 Rukula [2016] 📀 Hazi Beltzak [2018] 📀 Tranagarru [2023]

Kokapena
Etxeluze Gaztetxea
Etxeluze Gaztetxea
Aita Lertxundi Kalea, 1
20810 Orio
https://www.facebook.com/etxeluze
Bilaketa metodo berriak