Rukula + Balarrasa

01
Api
20:30
ARETXABALETA (GIPUZKOA)
Herriko Plaza
Doako emanaldia.

Apirilaren lehen egunean Rukula (argazkian) eta Balarrasa taldeak zuzenean ariko dira Huezinema ekitaldiaren barnean. Emanaldia arratseko 20:30etan hasiko da eta 23:30etarako amaitu.

Rukula

Musikalki, rock instrumentala oinarri duen doinu koktelara dantzagarri eta eroa da Rukula taldea. 2014 urtean sortuak, bi disko argitaratu dituzte denbora tarte honetan, azkena, 2018 urteko ‘Hazi Beltzak’ izeneko lana. Bigarren emaitza Andoaingo Garate Studioetan grabatua izan da Martxel Arkarazo soinu teknikari eta taldekidearen aginduetara. Bertan, etiketa bakarrean sailka ezineko zortzi kantu barneratu dira. Zuzenean eztanda egiteko prest den banda da honakoa!