Rukula

27
Aza
19:00
DONOSTIA (GIPUZKOA)
Le Bukowski
Sarrera 8 euro

Rukula taldeak emanaldi berezia eskainiko du igande honetan Donostiako le Bukowski aretoan.  2022 honetako azken emanaldia izango da honakoa, eta gero hilabete batzutarako entsegu lokalean sartuko da banda, diskoa berriarekin itzulera egiteko. Sarrerak egunean bertan eskuratu ahalko dira Le Bukowskin bertan.

Rukula

Musikalki, rock instrumentala oinarri duen doinu koktelara dantzagarri eta eroa da Rukula taldea. 2014 urtean sortuak, bi disko argitaratu dituzte denbora tarte honetan, azkena, 2018 urteko ‘Hazi Beltzak’ izeneko lana. Bigarren emaitza Andoaingo Garate Studioetan grabatua izan da Martxel Arkarazo soinu teknikari eta taldekidearen aginduetara. Bertan, etiketa bakarrean sailka ezineko zortzi kantu barneratu dira. Zuzenean eztanda egiteko prest den banda da honakoa!

Kokapena
Le Bukowski
Le Bukowski
Egia Kalea, 18
20012 Donostia
https://www.facebook.com/LeBukowski/
Bilaketa metodo berriak