Rueda
Rafa Rueda musikariak asteburu beroa izango du, eta guztira hiru emanaldi eskainiko ditu datozen egunetan. Lehena, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean abenduaren 10an eta arratsaldeko 7etan. Larunbatean Laudioko Kultur Faktorian 20.30etan, eta Abenduaren 12an igandez, Tolosako Bonberenean 19.00etan.
Rafa Rueda (Mungia, 1972) euskal abeslari eta gitarrajole bizkaitarra da, pop–rock arlokoa. Halaber, Broken Bihotz eta Pi L.T. taldeetako abeslaria izan zen, eta 2015etik aurrera Zarauzko Lou Topet taldeko gitarrista ere bada. ‘Rueda’ deritzo Rafa Ruedaren proiektu berriari. Gitarra, ahotsa, elektronika eta literatura uztartu ditu zortzi kantuz osatutako bere bakarkako seigarren lan luzean. Lan berri honetan Inge Muller, Joseba Sarrionandia, Iñigo Astiz, Audre Lorde, Mari Luz Esteban, Josu Goikoetxea eta Elena Olaberen testuak musikatu ditu.
Auzoa Auzoa, 16
20400 Tolosa