Rueda
Rafa Rueda musikariak Rueda egitasmoa jarri berri du martxan izen bereko diskoa argitaratuz. Urriaren 16 arratsean Mungian ariko da zuzenean, Olade aretoan. Urriaren 24an, berriz Donostiako Victoria Eugenia antzokian aurkeztuko du estudioko azken lana. Bi emanaldi hauetan Euskeria abesbatza izango du alboan, hainbat kantutan hartuz.
Rafa Rueda (Mungia, 1972) euskal abeslari eta gitarrajole bizkaitarra da, pop–rock arlokoa. Halaber, Broken Bihotz eta Pi L.T. taldeetako abeslaria izan zen, eta 2015etik aurrera Zarauzko Lou Topet taldeko gitarrista ere bada. ‘Rueda’ deritzo Rafa Ruedaren proiektu berriari. Gitarra, ahotsa, elektronika eta literatura uztartu ditu zortzi kantuz osatutako bere bakarkako seigarren lan luzean. Lan berri honetan Inge Muller, Joseba Sarrionandia, Iñigo Astiz, Audre Lorde, Mari Luz Esteban, Josu Goikoetxea eta Elena Olaberen testuak musikatu ditu.
Olalde Beresia Kalea
Mungia,