Rudiger

21
Urr
21:30
BILBO (BIZKAIA)
Kafe Antzokia
Sarrera: Aurrez 10 euro. Egun berean 13 euro

Rudiger taldeak “Before it’s vanished” diskoa aurkezteko biran data berriak iragarri ditu. Urriaren 21ean Bilboko Kafe Antzokian ariko da banda zuzenean. 22an, berriz, Tolosako Bonberenea bisitatuko dute.

Kafe Antzokia berriro zabalik

2020ko martxotik itxita izan da Bilboko Kafe Antzokia. Duela pare bat aste ireki zituen berriro ateak, eta aste honetan abiatuko dira kontzertuak. Agenda behin eta berriro aldatu dute, aldarazi dio egoerak. Nazioarteko biretan ziren talde askoren bolo asko atzeratu dira, eta hemengoen hautua nahitaezkoa izan da. Rudiger dator ostegun honetan, baina larunbatean bertan Audience eta Arima izango dira. Eta etorriko direnak.

Bilboko Kafe Antzokia gure kultur dinamikaren gune garrantzitsua da. Eta ostegun honetan Rudiger ikusteko eta entzuteko gerturatzen garenean, beste gauza asko ere ospatu eta kantatuko ditugu. Musika zirkuitua berriz martxan, aulkiak sasoi baterako ahantziko ditugu, eta Felix Buff, Joseba Irazoki, Botibol edota Karlos Aranzegi moduko musikariak izango ditugu begi aurrean. Eta garagardoa eskuan. Eta lagunak. Eta musika eta giro ona ziurtatuta. Gure kulturak horrelako uneak behar ditu, momentu ahaztezinak bilakatuko direnak. Horregatik guztiagatik, musika, kulturak, bizitzak aurrera egingo du. Kontzertu bat baino gehiago izan daiteke ostegunekoa, haatik. Eta parada eder bat, Felix Buff Euskal Herriko baterijole ezagunenetakoak, abeslari eta gitarjole bezala abiatutako bide berriari hauspoa emateko. Izan ere, oso proiektu musikal interesgarria da Rudiger.

Kokapena
Kafe Antzokia
Kafe Antzokia
Done Bikendi Kalea,
Bilbo
http://www.kafeantzokia.eus/agenda/
Kafe Antzokia(a)n kontzertu gehiago