RÜDIGER + MICE

18
Ots
22:00
HONDARRIBIA (GIPUZKOA)
Psilocybenea Aretoa
Sarrera: Aurrez 7 euro
Egun berean 10 euro

Otsailaren 18an Rudiger eta Mice (argazkian) zuzenean ariko dira Hondarribiko Psilocybenea Aretoan. Emanaldia gaueko 22.00etan hasiko da eta sarrerak dagoeneko salgai daude Psilocybenea aretoaren atari digitalean.

Mice

Miren Narbaizak bere bakarkako proiektuan sakontzen jarraitzen du. 2017an sortu zuen MICE, Napoka Iria, Perlak, Drumkopters eta Dual Split taldeetan ibili ostean. Hirugarren lana kalean du jada, ‘Lautada’ izena darama eta duela urte batzuetatik bizitoki duen paisaia arabarrari erreferentzia egiten dio zuzenean.

Rocka beti abiapuntu, beste estilo batzuetara hurbiltzea gogoko du MICEk, atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo geldoak, giro arin eta argiagoekin ahaztu gabe eta ahotsa denaren gidari duela. Taldea honako musikariekin osatu du: Mikel Santxez (Kaskezur) baterian, Ibai Gogortza (Borrokan, Joseba Irazoki) eta Joseba Baleztena (Joseba B. Lenoir, Victimas Club) gitarretan, Iñigo Telletxea (Joseba Tapia, Petti) baxuan, Aitor Garcia de Vicuña (Pasadena) teklatuetan eta Narbaiza bera ahotsean.

Rüdiger

Felix Buff musikariak gidatzen duen musika egitasmoa da Rüdiger. Willis Drummond taldeko bateria-jotzailea izateagatik da ezaguna Felix Buff, baino talde askoren laguntzaile aritu da urteak atzera ere, Joseba Irazoki eta Lagunak, Rafa Berrio edo Joseba Lenoir Gang taldeetan esaterako. Rüdiger egitasmoa konfinamendu garaian sortu zen, bere buruan zituen kantu zirriborro batzuk gitarra akustikoarekin kantu bilakatzean. Gerora etorri zen ‘Before It’s Vanished’ diskoa, eta diskoa aurkezteko zuzeneko kontzertuak, biko eta banda formatuan.

Kokapena
Psilocybenea Aretoa
Psilocybenea
Amutalde Kalea,
Hondarribia
Gipuzkoa
https://www.facebook.com/psilocybenea
Psilocybenea Aretoa(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak