Rotten XIII + Skabidean + Jaleo

03
Eka
20:00
ELIZONDO (NAFARROA)
Lur Aretoa
Sarrera. Aurrez 14 euro. Egun berean 18 euro

Ekainaren 3an Rotten XIII (argazkian), Skabidean eta Jaleo taldeak zuzenean ariko dira Elizondoko LUR aretoan.

Rotten XIII

Rotten XIII taldea nafarroako Tafalla eta Larraga herrietako lau gazteez osaturiko musika taldea da. 2017an sortu zen banda, eta taldekideek aurretiaz beste musika abenturetan ibilitakoak dira. Ekainean bertan taldearen estudioko bigarren emaitzak ikusi du argia, ‘Aurrera’ izenpean. Diskoa auto-ekopizpen moduan argitaratu du taldeak, eta Iruñeako Sound of Sirens estudioan grabatua izan da Julen Urzaiz soinu teknikariaren gidaritzapean. Lan berrian hamairu kantu berri biltzen dira, eta liburuxka dotore batez lagunduta dator. Musikalki punk oi! eta rock koordenadetan dator banda!

Skabidean

Skabidean 2012an Iruñerrian sorturiko ska, reggae eta rocksteady taldea da. Egun 10 musikarik osatzen dute eta dagoeneko taldeak 200 kontzertu baino gehiago eman ditu euskal geografiaren bazter guztietan zehar.

Taldeak doinu karibetarrak Euskal Herriratzen ditu, jamaikako doinu sinkopatuak, hain zuzen. Hala ere, taldea ez da jamaikar garbizalekeriarekin mugatzen, eta skaz, reggaeaz eta rocksteadyaz haratago, boogiea edo funkya bezalako estiloak lantzen saiatzen da, beti ere jamaikar musikak berezkoa duen erritmo sinkopatu bereizgarria mantenduz. Gainera, taldeak euskaraz egiten du bere abestien gehiengoa, baina hainbat abesti eta errepika grabatu ditu ingeleraz, baita bi gazteleraz ere.

Egun, taldea 10 kidez osaturik dago: gizonezko abeslari bat, 2 emakumezko abeslari, baxujolea, gitarrajolea, bateriajolea, teklatujolea eta hiru haizezko (tronboijolea, tronpetajolea eta saxofoijolea). Dagoeneko taldeak estudioko 4 disko karrikaratu ditu: ‘Skabidean’ (2017), ‘Bideak darrai’ (2018), ‘Izaera’ (2020) eta ‘Hiri zahar zikina’ (2022).

Jaleo

Tafallaldeko punk rock taldea da Jaleo. Orain arte ‘Tu infierno’, ‘Demakracia’ eta ‘Eterno satisfecho’ lanak argitaratu dituzte. Taldean hasieratik Lanas, Leple, Dani eta Bula ari dira. Maketa bat eta bi diskorekin, Nafarroa hegoaldeko punk eszenako ohiko taldea dira.

Kokapena
LUR aretoa
https://www.luraretoa.com/
Bilaketa metodo berriak