Rotten XIII + Iheskide

08
Urt
21:30
BILBO (BIZKAIA)
Kafe Antzokia
SARRERAK AGORTUTA

Rotten XIII  eta Iheskide taldeak indarrak batuko dituzte Bilboko Kafe Antzokian jotzeko. Urtarrilaren 8an izango da, gaueko 21:30etan. Emanaldi honetarako sarrera guztiak agortu dira dagoeneko.

Rotten XIII

Tafalla eta Larragako boskotea da Rotten XIII, eta bere bigarren lan luzea aurkezten dute egun agertokietan ‘Aurrera!’ izenpean. Debuteko lanak 2017 urtean ikusi zuen argia ‘Oi! Baldorba’  izenpean. 13 kantu berriz osatuta dago liburuxka edizio txukun batez lagunduta , orain arte izandako estiloa apur bat gehio landuz, soinu hobea lortuz baina aldi berean esentzia berbera mantenduz.

Iheskide

‘Tinko gurean’ izena darama Iheskide taldearen disko berriak. Taldeak 17 urte bete berri ditu musika errepidean, eta tarte horretan estudioko sei disko grabatu ditu taldeak. ‘Tinko gurean’ diskoak bost urteetako etenaldia apurtzen du, non taldea agertokietatik at egon den. Etenaldi honetan, taldean aldaketak izan dira, eta lau kide izatetik, hiruko izatera igaro dira. Egun, Xaguk (ahotsa eta gitarra), Tronpik (baxua eta ahotsa) eta Unaxek (Bateria) osatzen dute Iheskide.

Kokapena
Kafe Antzokia
Kafe Antzokia
Done Bikendi Kalea,
Bilbo
http://www.kafeantzokia.eus/agenda/
Kafe Antzokia(a)n kontzertu gehiago